XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Goazen asto hori lapurtzera, bakarrik doa eta.

Peilokilok, hau entzun zuenean, abots handiz: - Astora hurbiltzen den guztia hementxe berton hilko dut.

Arre, astotxo! Lapurrak geldirik geratu ziren, alde guztietara begira astoa nork zeraman ikusi asmoz, baina ez zuten inor ikusi.

Peilokilo iritsi zen halako batetan bere aitarengana, eta esan zion: - Aita, hemen dakartzut bazkaria.

- Non zaude? Ez zaitut ikusten.

- Hemen, astoaren belarrian.

Peilokilo, belarritik irten eta, salto batez jaitsi zen.

Gero, honela esan zion Peilokilok aitari:.